Erdapfel

Erdapfel lurbira-globoa.

Erdapfel, alemanez 22 "Lur Sagar", 1492an Martin Behaim alemaniar astronomoak egindako lurbira-globo bat da, gaur egun arte ezagutzen den antzinakoena. Bi erdietan xaflatutako liho bola batez egina dago, egurrez sendotua eta Georg Glockendon alemaniar grabaqtzailearen mapa batez estalia.

Amerika kontinentea ez da ageri, Kristobal Kolon bertaratu eta 1493. urterarte Europara ez baitzen itzuli. Globoak Euroasiar kontinente handitua eta Europa eta Asia arteko ozeano hutsa erakusten ditu. San Brendanen uharte mitikoa ere erakusten du. Japonia eta asiar uharteak desproportzionalki handiak ageri dira.

"Sagar" deitzearen ideia Reichsapfel ("Sagar Inperiala" edo globus cruciger) delakoarekin lotura izan dezake, Nurembergen Reicharen harribitxiekin (Reichskleinodien) batera gordeak.

Egin zenetik XVI. menderarte Alemaniako Nuremberg hiriko udaletxean ikusgai egon zen, ondoren Behaim familairen jabetzara igaro zen. 1907tik Nurmbergeko Germaniar Museo Nazionalean gordea dago.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1903450
  • Commonscat Multimedia: Erdapfel

  • Wd Datuak: Q1903450
  • Commonscat Multimedia: Erdapfel