Pyronia tithonus

Pyronia tithonus
Gatekeeper Butterfly.JPG
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaPyronia
Espeziea Pyronia tithonus
[[|]]
Datu orokorrak
OstalariaAgrostis eta Festuca

Pyronia tithonus Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europan bizi da eta espezie migratzailea denez XX. mendean hadadura aldaketa handiak izan ditu, bizi eremua aldika handituz eta txikituz.

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean.

Deskribapena

Tamaina ertaineko tximeleta da, 36-40 mm-tako hegal-zabalera du. Hegalak laranja kolorekoak dira, alboetan marroiak eta ertzetan marra zuri fin bat dute. Aipagarria da aurreko hegaletan duten ozelo beltz bana, barruan bi puntutxo zuri dituena[1]. Azpialdean aurreko hegalak antzekoak dira baina atzekoetan marrazkiak desitxuraturik daude, gainezarritako orban zuri eta marroiak tartekatuz. Emearen hegaletan orban gehiago agertzen dira arrenetan baino[2].

Beldarra marroi-berdexka da, bizkarrean marra ilun bat du eta alboetan marra zuri bana. Oso iletsua da.

Bizi zikloa

Urtero belaunaldi bakarra izaten du. Emeak gramineotan jartzen ditu arrautzak, 100-200 artean, hegan ari dela arrautzak eroriaraziz[3]. 14 egunetara beldarrak jaiotzen dira. Hauek hibernatu egiten dute eta udaberrian esnatu egiten dira. Ondoren pupa sortu eta uztailean jaiotzen dira tximeletak. Abuztua izaten da tximeleta gehien ikusten den hilabetea.

Habitata

Bide ertzetako zelaietan eta basoetako argigunetan ikusten da, itsas mailatik hasi eta 1.500 metrotako altuera artean[2].

Iruditegia

  • Tximeleta goitik begiratuta.

    Tximeleta goitik begiratuta.

  • Tximeletaren azpialdea.

    Tximeletaren azpialdea.

  • Emea lore gainean.

    Emea lore gainean.

  • Beldarra.

    Beldarra.

Erreferentziak

  1. «A-Z of butterflies - Butterfly Conservation» web.archive.org 2012-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lobito agreste. Pyronia tithonus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. «UK Butterflies - Gatekeeper - Pyronia tithonus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1668437
  • Commonscat Multimedia: Pyronia tithonus

  • Wd Datuak: Q1668437
  • Commonscat Multimedia: Pyronia tithonus